Hegaztiak identifikatzeko mugikorrerako “app” berria

Kontaizu

Urmael edo paduretara zoazela? Hegaztiak identifikatzeko zailtasunik izaten duzula? Ingurumenaren zaintzan aritzen den SEO/BirdLife taldeak sortutako mugikorrerako “app” berria instala ezazu!

Aplikazio honen bidez 500 hegaztiren irudi,bideo, kantu eta makina datu bildu eta ezagutuko dituzu zure telefono adimentsuaren bidez. Natura hurbilagotik ezagutzeko modu erosoa dugu hau.

 

Ornitologo askoren ametsa da, sakelean eraman daitekeen entziklopedia. Bertan dugun informazioa online dagoen “Enciclopedia de las Aves” webgunean oinarritzen da.

Dohako aplikazioa da. Android eta Apllerako baliagarria omen da. Instalatzeko Google Play edo App Storera jo eta “Aves de España” aplikazioa bilatu, SEO/BirdLife taldearena. Karga dezente du eta wifipean deskargatzea komeni da.

Menua gaztelaniaz du, baina hegazti izenak Euskaraz zerrendatu ditzake. Horretarako jo ezarpenetara eta izen-zerrendaren hizkuntza aldatu.

Ea gustokoa duzuen!