Gure afrodisiakoak
Zelan zabiltzate? Ez dakit zelan harrapatuko zaituztedan oraingoan…oporretan edo oporretatik bueltan…tira hemendik edo handik egonda ere tartetxo bat guretzako izanda nahiko daukagu…eskertzekoa..
Gaurkoan informazio apur bat luzatu gurean nator, askotan azaltzen den galdera izaten da ikastoletan zein irratsaioetan edota lagun taldean. Ez da oso informazio inportantea baina bai gure sexualiateari lotutako ia guztia zer nolako ardura pizten digun erakusteko baliogarria.
Behin baino gehiagotan galdetu didate erotikan jaki zehatz batzuen eraginari buruz. Adibidez ea zainzuriak, oilaskoa, errinozerontearen adarraren hautsak, zezenaren barrabilak, ostrak… “narrutan” egiteko gogoa ematen duten.
Hiztegiak dio gogo erotikoa kitzikatzen duena dela afrodisiakoa . Hau horrela bada edozein pertsona, landare, egoera, janaria, fantasia, jarrera, jokabidea... izan lei afrodisiakoa.
Hiztegia ez dabil urrun kontu honetan!!
Afrodisiakoak kultura eta historiaren garai ezberdinetan egon dira beti ere emakume eta gizonen arteko harreman erotikoak pizteko, amoranteen jokuen plazerra areagotzeko, gogo erotikoan murgiltzeko ... Batzuetan jakiak edota animalia desberdinen atalak izan dira, besteetan drogak, baita landareak ere bai.
Afrodisikoen eragina ulertzeko hona hemen kontuan hartu beharrekoa:
1. Gogoari edota desioari dagokion guztia bizitzaren zehar eraikitzen dugu: gustuak, beldurrak, fantasiak, erakarpenak, lotsak, jakin-minak… Adibidez, musuak ematea gozagarria dela hainbat aldiz entzun duzue, baina askori zortzi urtekin nazkagarria iruditen zitzaizuen beste baten ahoan mihina sartzea, eta orain beharbada desiatzen zaudete eta oso kitzikagarria iruditzen zaizue
2. Afrodisiako konkretu baten printzipio aktiboak gorputzean daukan eragina: lasaigarria,estimulantea, aluzinogenoa…
3. Hartzerakoan zelako testu inguruan gauden. Bakarrik edota bikotekidearekin, erromantikoa iruditzen zaizun leku batean….
4. Gure barneko egoera, zelan zauden momentu horretan. Urduri, lasai, goxo, presionatuta, “hegan”, haserre …
Beraz egun disdiratsu batean zainzuriak gustuko izanez gero, zuk nahi duzun horrekin jaten badituzu, goxo goxo batak besteari ahorekin lagunduta eta leku intimo batean…Ziuraski oso afrodisiakoak izango direla!
Baina beharbada zure familiakoekin zure lehengusu txikien urtebetzea ozpatzeko bazkarian zainzuriak ipintzen badizute ez dute eukiko horren eragin afrodisiakoa ezta?
Dana dela gozatu..eta izan zaitez zu zeu zeure edota bere afrodisikoa!!!
Besarkada bana
agurtzane