Neskeei zer?

Agurtzane Hormatza

Aupa denoi!

Animo ba! Eutsi goiari eta kendu nagi horiek … bai ez da erraza baina zuok badakizue nik bezain ondo gorputz hori astintzea eta lagunekin batzea aurpegian irribarre ipintzeko era ona dela.

Aurreko batean Bizkaiko ikastetxe baten egon nintzen aholkularitza saioak egiten. Hau da, ikasleek banaka edo binaka nire “kontsultara” etortzeko aukera izan zuten euren galderak, zalantzak edo bizitzaren egonezinak kontatzeko eta denon artean irtenbideak bilatzeko.

Goiz hartan hainbat neska eta mutil pasa ziren bulegotik, hemendik nire esker ona euren konfidantzagatik eta argitasunagatik , gai batzuk ez baitziren errazak ateratzeko eta. Galdera haietatik mutil batena utzi dut zuokin konpartitzeko eta jorratzeko.

“Nire neska lagunari hainbat gauza egiten diot baina ez dakit gustatzen zaizkion ala ez, nik galdetu arren ez du ezer esaten eta. Nik gura dut berak nirekin gozatzea, zer egingo dut?”

Ze zaila izaten den jakitea gure kuttunari zer gustatzen zaion … Gure bizitzaren zehar hainbat alorretan agertuko zaigu galdera berbera, edo antzekoa.

Sarri joko baten moduan bikotekide biek jolasten dugu ea non dagoen horren erantzuna, hanka sartze batzuen ostean nahikotan topatzen dugu erantzuna, batzuetan gustatzen zaigu jolasa bera eta desietan gabiltza ezer esan gabe lagunak bidea asmatzea.

Baina egia be bada jolasa sarri ezinezko bidea bilakatzen zaigula.

Orain erotikari buruzko inoizkorik baino informazio gehien daukazue eta jakin badakit hori hartuta zuon lagunaren gorputzean zehar ibiltzen zaretela bila eta bila, plazera eman nahian, gozamena partekatu gurean … ez da lan erraza.Zergatik?

1.Batzuetan entzun, ikusi edota beste batzuekin erabilitako jokaerak edota jarrerak ez direlako zertan gustagarriak izan behar zure lagunarentzako. Ai!! pertsona bakoitza mundu bat da, EGIA DA, eta gauza bera ez du balio pertsona guztiekin … nahiz eta irakurritakoa aditu batek esan

2.Zuk egiten duzuna gozagarria izan arren beharbada zugaz batzen denean urduritasuna edota beldurra, lotsa …. direla medio bere gorputzarekin konektatzea zaila egiten zaio, orduan ezinezkoa izango da ezer ere sensatzea, sentitzea … gorputza anestesiatuta moduan dagoelako.

3.Lagunaren gozamenaz ez da erreza jakitea lagunak ez badu pistarik ematen, ez badu ezer ere esaten.Berea delako gozamena, batez ere beraren esku dagoelako.Baina sarri berak be ez daki bere gozamenaren nondik norakoan bere gorputzarekin ez duelako jolastu, gozatu … beraz zaila da zuri ezer esatea.

4.Beharbada egun horretan ez dago oso gustura, ez dauka egun onik, ez dago horretarako …

5.Beharbada bere kabuz gustura ibiltzen da eta oso ondo moldatzen da masturbatzen adibidez baina zugaz dagoenean ez daki zer egin, are gutxiago zer esan … blokeatuta moduan geratzen da.Oso gustuko zaitu baina kosta egiten zaio.

6.Eta abar luze bat ….

 

Zelan bideratu?

 -Zelan lagunari zure burutazioak eta sentipenak adierazten badiozu? Beharbada zuretzako be gaitza da horien buruz berba egitea, ezta? Modu asko daude: belarrira goxo goxo, whatsappa, messanger, emilioak, ohartxo bat … Ziur nago bidea topatako duzula.

-Inprimitu orri hau eta berari eman eta gero geratu berarekin.

-Hurrengoan elkarrekin zaudetela ez eduki presarik biluzteko edo genitalekin jolasteko …astiro gorputza azal zoragarria bezain gozagarriarekin jantzita dago... emaiozu aukera bat.

-Elkartzen zaretenean arreta handi ipini egiten duzunaren eraginean, hau da zer gertatzen zaio bere ilean zabiltzanean, eta bere gerria laztantzen duzuenean, eta bere paparra musukatzen duzunean …Begiratu eta gozatu.

-Laguna entzuten bazabiltza, zelan zure bideak topatzen badituzu? Zelan zure kuttunarekin zure barrenak konpartitzen badituzu? Zelan zure berba ez bada ateratzen zure gorputza erabiltzen baduzu berari zer nahi duzun eta zer esateko?

-Imajinazioa martxan ipini ea ze bestelako bide gozagarriak partekatzen dituzuen

Ez etsi bion artean egingo duzue eta!!

Besarkada handi bana

agurtzane

Agurtzane Hormatza

2014, Urtarrila 01
Arloa: Jo ta jo