Zaldi lasterketa hondartzan

Amaia Gutierrez

Txipi Txapa taldeak antolatuta, martxoaren 15ean Lagako I. Zaldi Lasterketaizan zen. 12:30ean hasi zen lasterketa eta ordu bete ta erdiko iraupena ondoren, sari banaketari ekin zioten antolatzaileek. Ibilbideak 1.500 metro izan zituen, bi itzuli eta erdi.

Gipuzkoako hondartzetan urtero lau edo bost zaldi lasterketa antolatzen dira. Bizkaian, ordea, ez da horrelako lasterketa askorik izaten. Horrelakoak, Lekeition eta Gorlizen antolatzen dira, eta iaz Gorlizkoa bertan behera gelditu zen. Eako hondartzan behin antolatu da lasterketa bat. "Hondartzako lasterketa baterako Urdaibai toki aproposa zela pentsatu genuen", adierazi dute Txipi Txapako kideek.

Lagan sekula ez da egin horrelako lasterketarik, baina eguraldiak lagun, giro ezin hobean burutu zen lasterketa eta antolatzaileek pentsatu baino jende askoz ere gehiago hurbildu zen bertara. Marea behean, eguzki ederra...

Amaia Gutierrez

2009, Martxoa 15
Arloa: Kirolak