Bertso Eguna, eta gauak

Iñaki Iturriotz

Iazko gai batzuk hartuta eta aurtengo urtearen lehen hilabeterako antolatutako ekintzekin osatu da aurtengo lehenengo Bertsoleku-ko artikuloa.

Bertso Eguna 2012

Urtarrilaren 28an ospatuko da Bertso Eguna, Donostian. Goizean bertsolariak kalez kale ibiliko dira Donostiako Alde Zaharrean, 12etatik aurrera. Arratsaldean ekitaldi nagusia egingo da Kursaaleko Areto Nagusian. Aurten Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25 urte bete ditu, eta urteurrena izango da ekitaldiko ardatza. Ondoren, iluntzeko 21etan, afaria eta festa izango dira Kursaaleko Ni Neu Jatetxean.

Kopla Txapelketa

Beñat Gaztelumendik irabazi du Zarauzko Kopla Txapelketako bosgarren edizioa. Buruz burukoan, Gregorio Larrañaga Mañukorta ta biak aritu ziren. Hamar bertsolari aritu ziren kantuan: Oier Aizpurua, Amets Arzallus, Aitzol Barandiaran, Oihana Bartra, Beñat Gaztelumendi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Alaia Martin, Izar Mendiguren, Maindi Murua eta Oskar Estanga. Jon Sarasuak koplak jarri zituen Ilunbeko txistuei buruz.

Koipeilustre kopla jarri txapelketa

Gaztetxoen mailan 14 urtera artekoa, gazteen maila: 15-18 urte bitartekoak eta helduen maila.
Gaztetxoen mailan udalekuen gaiaren inguruan egin behar izan dira bertsoak. Gazteen eta helduen mailan neurria, doinua eta gaia libreak izan dira.

 

Sari banaketaren barri be eta kopla sarituak zeintzuk izan diran egun gitxi barru jarriko doguz

Iñaki Iturriotz

2012, Urtarrila 14
Arloa: Bertsoleku