LIGETAKO PREST? (I)

Agurtzane Ormatza Imatz

jot12_1.jpg

Aupa danoi: Barriro ere hemen hilabetero egongo garen moduan eta uda pasa zaigu eta batzuek oraindik ibiliko zarete udako istoriak kontatzen, beste batzuk udan gertatutakoaz pentsatzen, besteek udan ezagutu zenuten bihotzeko koskorrarekin harremanetan eta askok ta asko ikastetxeko kuttun horrekin egon nahian. Zuekin, gazteekin eta hain gaztak ez direnekin lan egiten dudanean galdera asko eta asko harremanei/ligei buruzkoak izaten dira, ia berdin da zein adinetakoak diren, bakoitzak bere momentua baitauka. Galdera hauexelakoak izaten dira. “Zelan “ligau” behar dot?, ni ez naz oso guapue eta antza inor ez da fijetan nigaz zeozer egin lekidot?, nire kuadrilako neska guztiak ligetan dabe ni izan ezik, mutilak nigana lagun modure baino ez datoz, zer egin?, zelan esan Mikeli maiteminduta nagoela berataz?, zelan lortu Saioa nigaz urtetea?” Erantzunak ez dira errazak eta nik ez daukat errezetarik . Pertsona bakoitza mundu bat da eta istoria bakoitzak bere bidea du. Mutil edota neska bat gustukoa daukagunean izugarrizko indarra sortzen da gure baitan, bereganako desioa areagotu egiten da eta handitzen doan neurrian sarritan gure beldurrak ere handitu egiten dira. Orduan bereganako ibilbidea askotan mozten da eta ez gara beraganaino hurbiltzen. Zer esango diot? Berak ezetz esaten badit zer??!!! Hain inportantea da bestearen onarpena zaila dela erantzun ezkor bat jasotzea. Bestearen ezetzak min asko sortarazten digu, bestearen onarpenak ekartzen duelako guk geure burua onartzea, ondorioz askoren teknika ezer ez egitea da. ”Ez dudanez ezer egiten ez dut ezer lortuko baina sikiera ez dut nire baita kolokan jarriko...”. Beharbada bidea bestelako izan beharko zen, hau da guk geure burua den modukoa onartu besteek onar naien, ezpabere hainbatetan besteen onarpena edukitzeko ia edozer egiteko edo esateko prest azalduko gara gure gustukoa izan ala ez. Ez da lan erraza baina...


Batzutan ezetzaren beldur gara baina horrek besteetan estaltzen du benetako beldurra, baietzarena, “ baietz esaten badit zein da hurrengoa pausua ba? “ . Zer gertatuko ote den gero askoren mamua da, zelan eta zer egin beharko den dena ondo joan daian , egiten dena gustukoa izango den...etabarreko galderak azaltzen dira norberaren baitan. Zeozeri buruz jakiteak segurtasuna dakar eta segurtasunen eskutik gure lasaitasuna dator askotan behar dugun konfidantza finkatzeko eta aurrera pausuak emateko. Tamalez gaur egun jakin behar izatearen presioa handiegia da, batez ere sexualitatearen kontuetan, ematen du ikasita jaio behar dugula eta beti prest egon behar dugula jakiten duguna martxan jartzeko, presio horrek ez gaitu bat ere laguntzen juxtu kontrakoa baino. Kontuan hartuta harremanetan aldagai asko batzen direla, pertsona bi gutxienez, ibilbide bi, mundu bi...gehi euren artean sortzen dutena, hainbat gauza kontrola ezinak dira. Uste dut komenigarria litzaigukeela gure gaurkotasunean bizitzea, edonorengandik edozer ikasteko edozein momentuan prest egotea ezinbestekoa da lasaiago bizi nahi badugu. Gainera jakiteko ikasi beharko dugu ezta?, sexualitateaz jakiteko liburuetan aparte bizitzan ikasten da, hanka sartzen eta hainbat gauza ondo eta txarto ere egiten, harreman kontuetan batez ere, ezpabe galdetu hortik zehar benetako erantzunak emateko prest dagoenari, edota zuon bizitzaren zehar bestelako alorretan zelako ibilbidea egin duzuen begiratu. Zenbatetan sartu beharko dugu hanka ikasteko?, beldurra kentzeko edota lotsari aurre egiteko?, segurantzean guk nahi dugun baino asko ere gehiagotan. Helduagoak garenok ere kontu horretan jarraitzen dugu eta antza denez zuok baino gehiago dakigu, beraz atera egizue kontuek!! Bueno gaurkoz hementxe itxiko dugu baina ez arduratu datorren hilabetean jarraituko dugu gai honekin eta. Besarkada handi bana, Agurtzane

Agurtzane Ormatza Imatz

2004, Azaroa 01
Arloa: Jo ta jo