Homosexualitatea
Aupa denoi! Zelan?jadanik gabonetako oporrak prestatzen?oraindik Olantzeroak(edo)opariak ekartzen dizkizuete?, zuek segur aski eskatu bai eskatuko dizkozuela. Gero gerokoak. Pasadan astean ikastola batean egon nintzen eta hantxe sexualitateari buruzko aholkularitza saio batean neska bi etorri ziren euren keskak argitzera eta euren etsenplua aitzakitzat hartuta gura izan dut zuoi luzatu aspaldiko kontu bat. Neska hauen ardura hauxe zen: Aneri (17 urte) fantasia erotikoarekin hasi denetik gozatzen, hainbat fantasietan agertzen dira emakume bi euren gorputzekin jolasten. Anek aspalditik mutil laguna dauka eta oso maiteminduta dago berarekin. Lesbiana izango ote da galdetzen dio bere buruari. Janirek(15 urte) badarama azken urte hau nahiko nahastuta ez dakielako zer pasatzen zaion neskarekin. Gero eta gehiago nabaritzen du neskekin oso gustura dagoela, are gehiago batzutan konturatu da bere koadrileko neska bat oso erakargarria dela. Janirek gura duen baino gehiago. Bi istori, bi ardura, bi egonezin... baina ardatz berbera: ezjakintasuna, eta horrek ekartzen dituen beldurrak. Gure bizitzaren zehar sexuazio prosezuak osatzen dira, hau da gure neska edo mutila izatearen muina osatzen dihola. Prosezua jaio aurretik hasi zen eta jaio ostean osatuko da hainbat aldagai kontutan hartuta: psikologikoak, soziologikoak, biologikoak...biografikoak azken finean. Nerabetasunean zuok jadanik dakizuen moduan hainbat aldaketa ematen dira: gorputza, emozioak, desioak...nahaste borraste itzela askotan hain korapilotsua izaten da, zuok ere ez duzuela zuon burua ulertzen. Zelan ba! Momentu horretan gure desio erotikoaren bideratzea sakontzen da. Zer gura du esan horrek? Ba garai horretan kontzienteki konturatzen garela zein daukagun gustukoen, gure desioaren objektua zein den neska ala mutila. Batzuk hasieratik nahiko argi edukitzen dute eta beste batzuk denbora gehiago behar dute prosezu hau osatzeko. Beste gauza askotarako moduan bakoitzak bere erritmoa dauka, beraz ez saiatu gauzak arintzen, ez badaude ondo finkatuta bizitzaren zehar berriro ere agertuko direlako. Pazientzia!! Gure gizartean gure sexukoak ez direnak erakartzen bagaituzte askoz be azkarrago ematen da prosezua, bizi garen sistemak oso erraz ipintzen dituelako baliabideak (hezkuntza, hedabideak...), hori horrela izateko. Baina argi ez daukanak edota bere sexukuak direnean jomugakoak, gehienetan galduta, bakarrik... sentitzen dira. Alde batetik ezjakintasunean bizitzea oso mugagarria delako eta beste alde batetik kasu askotan oso saila izaten delako kanporatzea sentitzen duten desioa. Imajina zure koadrilako edonork ikusten baduzu bere sexuko batekin musukatzen goizeko 8.30etan ikastolara sartu baino lehenago...zer esango edota pentsatuko zenukete? Ez da erraza. Dena den gauza bat da zelan bakoitzak bideratzen duen bere desioa, neskarenganako edota mutilenganako. Beste bat bakoitza zer den, hau da neska edo mutila. Eta beste oso desberdina dena baita ere, zer egiten duen edota zerekin fantaseatzen duen. Pertsona bata neska edo mutila da, honek ez du zer ikusirik bere ekintzekin edota desioekin, mutila edo neska izango da ezer ere ez badu egiten ezta inor gustoko ere ez badauka. Gure fantasietan agertzen dena gure imajinazioa lantzeko da, gure desio batzuk isladatzeko, errealitatean segur aski ez genuena egingo egiteko... Ez dauka zer ikusirik homosexualitatearekin ezta heterosexualitatearekin. Jorratzen ditugun sexu jokaerak(musuak, masturbazioak, laztanak, koitoak, begiradak...) ez jagokoz sexu bati edo besteari, denori jagoku. Sexu jokaerak horiek ez dira ezta homosexualen edo heterosexualen kontu bat, baizik eta edonorenak, desioak agintzen du. Bakoitzak aukeratuko du bere gustuen arabera zer gura duen egin eta beste neska edo mutil batekin baldin badago bion artean ikusiko dute zelan bideratu desio hori. Datorren urte arte, musu handi bana! Agurtzane