Gure hankartekoari musua oparitzen

Agurtzane Ormatza Imatz

jo34.jpg

Gaurkoan, beti agertzen den gaia. Berdin du zelako ikastetxetara noan, galdera zuzenen bidez edota zeharkakoen bidez gaia beti dago pil pilean. -zer da cunnilingus? -zelan egiten da mamada bat? - zeri buruz egiten da berba sexu orala aipatzen denan? - gustua emoten dau? - ez al da zikina? Cunnilingus, izen zientifikoa latinetik etorritakoa. Cunnus alua da eta lingus lamiatzea, beraz cunnilingus nesken genitalak estimulatzea; ezpainak, ahoa eta mihia erabiliz. Fellatioa, latin erroduna ere. Fellatura edoskitzea edo txupatzea da. Hortik zakila edota barrabilak zurrupatzeari eta lamiatzeari felazioa deitzea. Musukatzen, laztantzen gure ahoarekin bestearen klitoria, izterraren barrukaldea, ezpain txikiak, barrabilak, Venusen mendi basatia, bagina, zakil burua, prepuzio, perineoaren eremu leuna... lamiatzen, zurrupatzen...goxoa izan daiteke. Biak dira aspaldiko pratikak, Atarpuerkatik hona gure maitatzeeko erak ez dira horrenbeste aldatu . Askotan kontrakoa pentsatzen badugu ere. Horri buruzko teoriak, moralez eta estetitak bai, baina ekintzak gordinean ez. Honen testigu historia aurreko eta historian zehar tribuek eta kulturek artearen bidez utzi dizkiguten altxorrak. Dena dela, hau horrela bada ere, jokaerak hainbatetan perbertsioen, patologien edota pekatuen alorrean kokatu izan dituzte. Alde batetik; gure ugaltzeko prozesutik at ematen zirelako, ez ziren baliogarriak ugaltzeko; ea bestetik; “umilazioa eta dominazioaren” sinbolotzat hartu izan direlako. Berriro ere, morala gure plazerra neurtzen. Historian zehar eman dizkiguten definizioekin ez da batere harritzekoa felazioari eta cunnilingusari moralak utzitako kutsua oraindik agerian geratzea. Are gehiago oraindik entzun izan dut, horrelakoak prostitutek egiten dituztela, ez norberaren mutilagunak edo neskalagunak. Genitalek be, funtzio bi baino ez dituzte izan.: bata, ugaltzekoa; eta bestea, gorputzeko toxikoak eliminatzea, txiza eta kakaren bidez. Beraz zikinak eta ukitu ezinak, are gutxiago ahoarekin. Irudi hau oraindik ere mantentzen da, hainbat iragarkietan agertzen dira xaboiak edo antzekoak gure alua garbia eta usainik gabe edukitzeko. Gaur egun oraindik, hainbat emakume eta neska, gizonekin konparatuz askoz ere gehiago, ez dira gai izan euren alua barneratzeko; gorputzeko atal zoragarri baten moduan. Eta ez da harritzekoa. Ekialdeko kulturetan eta erlijioetan ordea, askoz ere ikuspegi zabalagoa eta aberasgarria azaldu izan da. Eta Tantra horren lekuko. Tantraren arabera yoni-ren (alua) eta lingam-en (zakila) usain naturalak emozioak transmititzeko balio du. Txistuaren bidez egindako konbinazioak energia kimikoaz osaturiko lotura bakarra sortzen du bikotekideen artean. Horrelako jokoetan energiak elkartrukatzen dira, bikotea indartzeko. Gure bagina umela dago denbora guztian, berez dagoelako garbitzen uraren antzeko fluxua sortuz. Batzutan bere zaporea mingotsa bada, bere ph-agatik da. Ph hori oso garrantzitsua da; alde batetik; bagina babesten duelako edozelako infekzioetatik; eta bestetik; baginak daukan usainak adierazten duelako emakumeon zikloaren zein momentutan gauden. Beraz den dena, gu zaintzeko. Beharbada hobeto ezagutu beharko genuke. Adibide argi bat: atzamarra sartuta, edota alua laztandu ezkerojakingo dugu gure baginak zelako aldaketak dituen . Gizonezkoen zakilak be badauka bere usaina, eta gorputzeko bestelako atal moduan gizonez gizon aldatu egiten da; beraz ez da atza, usaina baino. Askotan usainak baino nazka gehiago sortu izan du izuritako semenak. Semena, azizkiak eta nutrientiekin dago osaturik, beraz ezer txarrik ez dago bertan. Semenaren zaporearen edota usainaren aniztasunak norberaren dietan dauka oinarria: esnegai asko hartu ezkero azidoagoa da, gozo asko jaten bada baino. Ikusten dugunez gure usainak eta zaporeak gure baitan daude, naturak emandakoak eta guk jagotekoak dira. Bakoitzak goza dezala gura duen modura daukanarekin….Eta horretan ez dago errezetarik.


 

 

Argazkiak: Lea Multimedia

Agurtzane Ormatza Imatz

2006, Azaroa 01
Arloa: Jo ta jo