Pornografiarekin bueltaka

Agurtzane Ormatza Imatz

jo38.jpg

Zelan zabiltzate? Gaurkoa hainbatetan agertzen den kontua da. Askotan, ikastetxeetan ikasleek galdetzen didate pornoari buruz, hain zuzen ere eurek gura dutena da pelikula edota aldizkari pornoren bat eramatea klasean bertan ikusteko. Gero denon artean komentatzeko, zelan ez barreak egiteko eta denon algara sortzeko. Eta zelan ez, nire indarra eta ahalmena neurtzeko ere. Askotan esan dudanez holakoak ikusteko ez duzue nire beharrik, ezta babesik ere. Neu barik be lortzen dituzuelako. Baina gaurkoan gaiari ukitu bat gura nion eman. Pornografia hitza entzuten dugunean denetariko irudiak etortzen zaizkigu gogora, denak gorputzekin, plazerrarekin, zakilekin, titiekin, ipurdiekin, gozamenarekin, larrutan egitearekin, alua jatearekin....lotuta. Irudietaz aparte bestelakoak azaltzen dira gure baitan: nazka, gozamena, askatasuna, gogoa, beldurra, lotsa....Eta horrekin nahastuta dauden jarrera anitzak agerian geratzen dira ere: aurkakoak, baimena adierazten dituenak, aldekoak, lantzea adierazten dituenak...denetarikoak egia esateko. Inor ez da geratzen iritzi edota sentsazio barik pornografia berba mahai gainean jartzen dugunean. Irratietan, telebistan, edota kalean lagunen artean, pornografia azaltzeko erabili izan diren berbak, gehienetan, gordinkeriarekin eta lizunkeriarekin egon ohi dira lotuta. Are gehiago pornografiari buruz berba egiterakoan sexu jokaera gordinak eta zikinak adierazten dituen irudiaz berba egiten da; baina irudi horiek hain gordinak ez badira eta leunagoak izan ezkero erotismoari buruz berba egiten da. 1970eko“ Enciclopedia Ilustrada de Sexologia y Erotismo” bilatu izan dut pornografiaren definizioa hauxe da: “ Lizunkerian datzan pintura, irudia, grabatua, argazkia..., pornografikoa da. Lizunkeria dena pornografia da. Lizunkeritzat hartzen da lohi edota zantarra den guztia.” Ikusten dugunez oraindik gure gizartean honetariko definizioek diraute ia gehienen gogoan. Beraz pornografía da “lizunkeriaren erakustaldia”. Baina nork dio zer den lizuna eta zer ez den. Nork dio zer den erotismoa eta zer pornografia?Nork ipintzen du marra? Oraingoan bakarrik zentratuko gara gure kulturan, beste herrialde batzuetan eta beste kulturatan egun ez dakigulako zehatz zelan maneiatzen duten gaia. Gure mendebaldeko gizarte honetan, gure historiaren zehar Lizunkeriaren definizioak denbora joan ala aldatu izan dira beraz pornografia edota erotismoaren edukiak baita ere bai. Beharbada lehen, orain dela ez horrenbeste urte, pornografikoa zen titiak edota andreen eta gizonen gorputzak biluzik ikustea, egun beharbada hori ez da pornografikoa baina bai emakume biren arteko lamiazkatzearen irudi argia. Batzuentzako andre eta gizon bat 69a praktikatzen ez da pornografikoa baina gizon batek zakila sartzen beste bati ipurtzulotik bai. Horrela eta guztiz egun geratu izan den definizioa, edota gehien bat erabiltzen direnak dira: pornografia dela zakarra eta gordina dena eta erotismoa leuna eta fina dena, aurrenak ez dauka prentsa onik eta ostekoak bai. Argi dagoena da Ars amandiaren eta Erotikan ematen diren praktiken irudikapen grafikoa munduko espresiorik eta zaharrenetarikoa dela. Beste kontu bat da zelako moralarekin eta legekin begiratzen ditugun irudikapen horiek. Beste kontu bat da zer adierazten den espresio horietan. Beste kontu bat da zelako eragina daukan. Argi eduki behar duguna hauxe da. Pornografiak eta Heziketak bi helburu desberdin daukatela. Lehenengoa negozio bat da, bere helburua ikuslearengan sentsazio gozagarriak probokatzea da. Fantasia bat da eta exzitazioa eragitea dauka helburu. Gehien bat gizonek egindakoa gizonentzako. Penetrazioa eta izurketa ardatza, berdin da zelan lortu...beste helbururik ez dauka. Hainbat ikerketan argi geratu izan da pornografiaren kontsumitzaileen artean %ia 90 gizonezkoak direla. Argi geratu izan da aspaldi baita ere, gizonezkoen exzitazioaren estimulorik garrantzitsuenak bistaren zentzutik datozela, beraz ulergarria homosexualen eta heterosexualen gizonen artean pornografiaren inportantzia. Emakumeek aldiz, bestelako zentzumenak erabiltzen ditugu gure plazerra garatzeko. Literatura alorrean, Barbara Cartland-ek idatzitako liburutatik Sonrisa Vertical-ek argitaratu dituenetara jakin badakigu euren fantasiak garatzeko eta plazeraren itsasoan murgiltzeko emakumeek erabiltzen dituztela. Argi dago ere gaur eguneko pornografian emakumeontzako ez dagoela gauza handirik, orain bultzakada itzela eduki arren. Gero eta andre gehiago kamara atzean ipintzen dira eta gidoiak idazten hasi dira Hau dela eta ezin dugu ahaztu pornografia zertarako den, ondo pasatzeko eta gozatzeko, horretarako baino ez da. Behar bada argitu beharko genuke gauza bat dela fantasia eta saltzen dizkiguten irudiak eta beste bat errealitatea. Horien helburua ez da inor hezitzea edonork gozatzea baino. Bestelako pelikuletan egiten den moduan: zer dagoen pantailan eta zer gure eguneroko bizitzan desberdina da, zer gura digute saldu eta zer diren eguneroko arazoak eta gozamenak...Horrelakoetan ez ditugu arazo askorik desberdintzeko errealitatea eta fantasia, ez ditugu nahasten. Baina Sexualitateari eta Erotikari dagokienean zailagoa egiten zaigu. Askotan pornografia delako gorputz biluziek gozatzen agertzen diren leku bakarra. Askorentzako edateko iturria, besteentzako fantasia eta errealitatea nahasteko unea. Orain arte, gehienetan horrelako irudiak morboaren itzalpean geratu izan dira eta gutxitan egin zaie kasu, akademia alorretik sikiera oso kasu gutxi, gehien bat momentuan dagoen moralaren ikuspegitik baloratzen eta aztertzen dira. Baina beharbada kontuan hartu beharko genituzke zibilizazio guztietan eta historia aurretik eta historiaren zehar eman direlako. Kontuan hartzekoak dira, zegoen sistemaren begietatik ikusi izan direlako eta gehien bat aldi berean sistemaren babesekin eginak daudelako. Kontu hartzekoa izango da egun materiala anitza eta zabala dagoela. Kontuan hartzekoa da zein den horren helburua jakitea. Kontua da zelako desioak, zelako lotsak zelako beldurrak... azaleratzen dituzten.


 

 

Argazkiak: Lea Multimedia

Agurtzane Ormatza Imatz

2007, Martxoa 01
Arloa: Jo ta jo