Titularra
Aupa denoi! Zelan oporretatik bueltan? Ia hilabete bat badaramazue ere batzutan sinestu be ez duzue egingo atzera be liburu artean zaudetenik. Gogo gutxi eskolara itzultzeko eta aldi berean gogotsu lagun batzuekin berriro ere egoteko udako abenturak kontatzeko. Batzuentzako uda zoragarria izango zen: maitemindu egin delako eta bere bihotzeko kuttunak baietz esan diolako, bere lehenengo musua eman duelako, bere lehenengo aldian joan delako lagunekin parrandan, aspalditik zeukan harreman petrala apurtu duelako, lagunekin inoiz baino hobeto sentitu delako, gurasoekin nahiko ondo konpondu delako... Beste batzuentzako alderantziz ez izan hain ona: familian arazoak egon direlako, bere bihotzekoa eskola hasi arte ez zuelako ikusiko, zeukan neska lagunak berarekin zeukan harremana apurtu duelako, berak ez zuen nahi laztanaren bat edo beste jaso duelako, gaixorik egon delako, ez zelako konpontzen lar ondo bere koadrilakoekin... Eta berriro denok ikastolara, ondo pasa duzuenok eta ez hain ondo. Dena dela, espero dut denok ere parada edukitzea zuon gora beherak askatzeko. Askotan esan dudan moduan, oso garrantzitsua izaten baita gure barrenak ustea gure konfiantzazko edonorekin, horrek lagunduko digu gure arazoak eta pozak konpartitzen, hobeto sentitzen... Lagun hori, familiako edonor izan daiteke, ikastolako norbait, lagun kuadrilako bat... Zuk aukeratu, beti dago norbait zu entzuteko prest. Baina aurrera jarraitu baino lehen, batzuek behar bada ez nauzue ezagutuko ezta? Ni Agurtzane Ormatza Imatz naiz eta sexologoa lanbidez. Gune digital honen ibilbidea hasi genuenetik sexualitateari dagozkion galderak, gaiak, zalantzak eta abarrekoak aztertzea izan da gure helburua. Beraz hilabetero gaiari tarte bat eskaintzea eta horrekin zuok gozatzea gura dugu. Aspaldion nabil ikastetxez ikastetxe sexu heziketa ikastaroak jorratzen. Ikastaroak batez ere DBHeko eta Batxilergo ikasleekin izaten dira. Gure Bilboko kontsultan ere hainbat eta hainbat kezka, arazo eta ardura bideratzen ditut. Hau horrela izanda, aukera handi izaten dut gazteen interesa pizten dituzten gaiak jorratzeko eta askotan bideratzeko.. Hor ikasitakoak eta nire ibilbide pertsonalean bizi izandakoak laguntzen nau testuok idazten.
Jo ta jo
sail hau beste modu bat izango da denon artean sexuan, sexualitatean. sakontzeko. Jakin badakigu zuon adinean sexualitateari buruz dauden gaiek zuon jakinmina pizten duela. Beharbada gauzak nahiko nahastuta daude eta ziurrenik buelta asko emango diozue gai honi. Gaur egun hainbat iturritik edaten duzue zuon kuriositate hori asetzeko: liburuak (etxean, eskolan,...), internet (webgune bereziak...), telebista (pelikulak, programa ezberdinak,...),bideoak (erotikoak, amodiozkoak, pornoak,...), irratia (“hi bizi haiz hi”,...) , aldizkariak (You, Vale, Playboy, Cheri...), lagunak (gehienetan norberak beste dakienak baina...), gurasoak (beti azaldu eta jakin nahian)... Kezka hauek askotan bakarka asetzen dira. Bakoitzak ahalik eta hoberen berea egiten saiatzen da, ezta? Bidea ez da erreza ez! Gainera bide hori ez da hasi bat-batean DBHko lehenengo mailan ez, aspaldian baino, txikitatik. Baina tira lehen beharbada errazagoa zen, bestelako ardurak, eta zer esanik ez lotsa eta beldurra ez zegoen hain barneratuta. Adin honetan ematen diren gorputz aldaketak: “titiak handitu jataz”, “zakilak berak gura duena egiten du, ez daukat kontrolik”, “ezin dut tanpoia sartu”, “batzutan barrabiletan mina daukat”, ... Adin honetan bizitzen ditugun esperientziak: “aspalditik Jone ikusten dodanean mututu egiten naz”, “ez dakit, betidanik gusta jataz mutilak baina aspalditik zeozer berezie sentiduten dot Nereagaittik”, “korridu baino lehenago zakila ateratzen badut ez dago problemarik ez da?, bera ez da geratuko haurdun, ezta?” Adin honetan pizten den sua inoiz ere ez dugu sentitu: “ pajak egitea ona al da?”, “zer gustatzen zaie neskeei egitea?”, mutilak korritzen dira eta neskok?”, “zer emoten dau gustorik handiena?” Ikusten duzuen moduan gaia zabala da eta gure asmoa argi apur bat ematea baino ez da. Zuekin hilabetero batzea eta tartetxo bat edukitzea denon artean berba egiteko, batak besteari entzuteko, ikasteko, galdetzeko, eta gozatzeko ikasturtea hasi baino ez delako egin. Ba datorren hilabete arte, besarkada handi bat, Agurtzane
Argazkiak: Lea Multimedia